lunes, 1 de febrero de 2010

Musika historia ikasten


Musikaren istoria interesgarri iruditen bazaizu, hona hemen eskema hau, non musika garaiak argi eta garbi azaltzen dira. Baina zure zaletasuna urrunago baldin badoa, hemen daukazu web hau, irakurtzen jarraitzeko!!!

Musikogramekin ikasten


Musika ikasteko tresna baliogarri bat, MUSIKOGRAMA izango da. Musikogramaren bitartez, bai musika jakinda ala ez jakinda, abesti bat interpretatzeko eta jarraitzeko gai izango gara. Metodologia hau, abestiaren erritmoa, pultsoa, tinbreak, melodia, ... aztertzeko egokia izango da, aurretik kontzeptu hauek barneratu gabe.

Ikusiko duzuen moduan, musikograma, ez dauka partitura konbentzionalaren ezaugarriak eta abesti berdinerako musikograma desberdinak sortu ditzakegu.

domingo, 31 de enero de 2010

Euskal Herriko instrumentuak


Web orrialde honen bitartez, euskal herriko musika instrumentuak ezagutzeko aukera bikaina izango duzue. Hainbat baliabide interesgarri eskaintzen ditu:deskribapenak, adibeak eta simulazioak, galderak, multimedia eta web baliabideak, auto-azterketa, entzumena lantzeko ariketak,...

lunes, 25 de enero de 2010

Musika eta familia


Euskadiko orkestra sinfonikoak, musika familian goxatzeko aukera ematen digu. Entzuleak, musika-unibertsoan murgiltzea saiatuko dira, ematen dituzten kontzertuen bidez.Aurtengo programazioa begiratu eta apunta zaitez!!!

miércoles, 6 de enero de 2010

Musika sarean ikasten

Musika heziketa egoki bat lortzeko, komenigarria da musikaren alde ludikoa oinarritzat hartzea egiten ditugun ekintzetan. Horretarako, mila joku eta jarduera musikal dibertigarri topatuko ditugu. Teknologia berriei esker, musika sarean ere ikasi dezakegu era eta aukera zabalak ematen dizkigu: ariketa musikalak

domingo, 20 de diciembre de 2009

Musika eta haurrak


Haurraren heziketa prosezuan, musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musika beregan sorturiko estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan zehar.

Haurrak musika eraiki, sentitu, ameztu eta erantzun dezake besteak beste eta hori funtzeskoa da heziketa prosezuan. Musikari esker, haurrak sentzibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, imajinazioa,...lantzen ditu eta horrek guztiak sentimentu adierazpenean lagunduko die.

lunes, 9 de noviembre de 2009

TOP 10

1. Musikazale . Horrialde honetan, kontzertuen datak, taldeei buruzko informazioa,euskal musikari buruzko informazio zehatza,... egunean egoteko web soragarria.
2. Euskalmusika. Aurreko web-an bezala, euskal musika izango da gai nagusia:agenda, artisten aurkibidea, weg gune interesgarriak,...
3. TXIKI.NET . Web honetan, umeentzako ipuinak, jokuak, kantak eta baliabideak topatuko dituzu.
4. Musika mundua.
5. Mundopeque. Web horrialde honetan ikaskuntza jolasen bitartez jorratzea da helburu nagusia.
6. HIK HASI. Web hau, tresta baliogarria izango da gehien bat irakasleentzako. Material berrien informazioa, baliabideen gidak,... bertan topatuko dute.
7. Wikipedia. Web entziklopediko hau eskura izatea beti baliogarri izango da.
8. Musika ikasten. irakasleentzako zuzendutako web-a, ikaste-irakaste prosezua bideratzeko erramienta egokia izango da.
9. Musica para ver. Orrialde honetan, instrumentuen argazkiak, deskripzioak, aurkezpenak,munduko instrumentuak, ... topatuko dituzu.
10. Musikaz blai. Euskal musikari buruzko web oso ona.

miércoles, 28 de octubre de 2009

vivaldiren udaberria

Vivaldirekin harremanetan ipintzeko aukera soragarria, umeentxako ipuin honetan.
Umeentzako ipuinak, aukera zoragarria eman ditzakegu musika lantzeko. Ipuina, umeen arreta osoa erakartzen duenez, oso tresna baliogarria da.
KURIOTSITATEAK!!!


Amusia hitzaren definizioa

Amusia tonu eta erritmo musikalak bereganatzeko zein erreprodutzitzeko ezgaitasuna da. Ezgaitasun honek idazketan eta dikzioan eragin dezake.

miércoles, 21 de octubre de 2009

Bideo honetan, jabetuko gara, nola afrikako tribuetan, nahiz eta eskolara joateko aukerarik ez izan, ohituragaitik, musika erabiltzen dutela espresatzeko, ospakizunetan, komunikatzeko,... Eta musika arloan sakontzen badugu, berez erritmoa eta pultsoa errepresentatzeko gai dira, inolako heziketa jaso gabe. Gure barnean daukagun musikarako joera hori aprobetxatu behar digu heziketa prosezuan.


BILBO HIRIAN POP ROCK LEHIAKETA

Bilboko Udalak, lehiaketa honen 21. edizio aurkezten digu. Pasadan urtean izandako arrakastaren ondorioz, Euskal Herrian zein estatu mailan, musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da eta erreferente da europar musika talde gazteentzat. 3 musika mota aurkeztuko dira: pop-rock, metal eta joera berriak.


Hona hemen, Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko, Afrika Sound system-en aktuazioa. Afrika (abeslaria), Etsaiak rock taldearen abeslari izateagaitik ezaguna egin zen eta oraingo honetan, bere bakarkako lana aurkezten digu diska berri honekin.

Instrumentazioaren garrantzia

Instrumentuekin harremanetan ipintzeko, hoberena izango da zuzenean praktika instrumentalera pasatzea. Honen bitartez, sormena, musika tresnen erabilpena, musika lengoaia, ... era inkonszientean ikasiko dute eta gustora. Irakasleak, lehenengo eta behin arau batzuk ipini beharko ditu instrumentuen erabilera egokia bideratzeko, bestela, hutsegite itzela izan daiteke
Ikus ezazue bideoa!

martes, 20 de octubre de 2009

Aurkezpena


Blog honetan, musikaren arlo desberdinak lantzeko aukera izango duzu: musika sortu, entzun, ulertu, landu,...

Adin ezberdinetarako baliogarri izan daitekeen informazioa eskaintzen dizuet, musikaz gozatzeko eta ikasteko. Anima zaitez eta musikaz bizi!!!!
 
Creative Commons License
100X100music by Ainara yagüe garcia is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License.