miércoles, 28 de octubre de 2009

vivaldiren udaberria

Vivaldirekin harremanetan ipintzeko aukera soragarria, umeentxako ipuin honetan.
Umeentzako ipuinak, aukera zoragarria eman ditzakegu musika lantzeko. Ipuina, umeen arreta osoa erakartzen duenez, oso tresna baliogarria da.
KURIOTSITATEAK!!!


Amusia hitzaren definizioa

Amusia tonu eta erritmo musikalak bereganatzeko zein erreprodutzitzeko ezgaitasuna da. Ezgaitasun honek idazketan eta dikzioan eragin dezake.

miércoles, 21 de octubre de 2009

Bideo honetan, jabetuko gara, nola afrikako tribuetan, nahiz eta eskolara joateko aukerarik ez izan, ohituragaitik, musika erabiltzen dutela espresatzeko, ospakizunetan, komunikatzeko,... Eta musika arloan sakontzen badugu, berez erritmoa eta pultsoa errepresentatzeko gai dira, inolako heziketa jaso gabe. Gure barnean daukagun musikarako joera hori aprobetxatu behar digu heziketa prosezuan.


BILBO HIRIAN POP ROCK LEHIAKETA

Bilboko Udalak, lehiaketa honen 21. edizio aurkezten digu. Pasadan urtean izandako arrakastaren ondorioz, Euskal Herrian zein estatu mailan, musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da eta erreferente da europar musika talde gazteentzat. 3 musika mota aurkeztuko dira: pop-rock, metal eta joera berriak.


Hona hemen, Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko, Afrika Sound system-en aktuazioa. Afrika (abeslaria), Etsaiak rock taldearen abeslari izateagaitik ezaguna egin zen eta oraingo honetan, bere bakarkako lana aurkezten digu diska berri honekin.

Instrumentazioaren garrantzia

Instrumentuekin harremanetan ipintzeko, hoberena izango da zuzenean praktika instrumentalera pasatzea. Honen bitartez, sormena, musika tresnen erabilpena, musika lengoaia, ... era inkonszientean ikasiko dute eta gustora. Irakasleak, lehenengo eta behin arau batzuk ipini beharko ditu instrumentuen erabilera egokia bideratzeko, bestela, hutsegite itzela izan daiteke
Ikus ezazue bideoa!

martes, 20 de octubre de 2009

Aurkezpena


Blog honetan, musikaren arlo desberdinak lantzeko aukera izango duzu: musika sortu, entzun, ulertu, landu,...

Adin ezberdinetarako baliogarri izan daitekeen informazioa eskaintzen dizuet, musikaz gozatzeko eta ikasteko. Anima zaitez eta musikaz bizi!!!!
 
Creative Commons License
100X100music by Ainara yagüe garcia is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License.