Musikaren istoria interesgarri iruditen bazaizu, hona hemen eskema hau, non musika garaiak argi eta garbi azaltzen dira. Baina zure zaletasuna urrunago baldin badoa, hemen daukazu web hau, irakurtzen jarraitzeko!!!
Musika ikasteko tresna baliogarri bat, MUSIKOGRAMA izango da. Musikogramaren bitartez, bai musika jakinda ala ez jakinda, abesti bat interpretatzeko eta jarraitzeko gai izango gara. Metodologia hau, abestiaren erritmoa, pultsoa, tinbreak, melodia, ... aztertzeko egokia izango da, aurretik kontzeptu hauek barneratu gabe.
Web orrialde honen bitartez, euskal herriko musika instrumentuak ezagutzeko aukera bikaina izango duzue. Hainbat baliabide interesgarri eskaintzen ditu:deskribapenak, adibeak eta simulazioak, galderak, multimedia eta web baliabideak, auto-azterketa, entzumena lantzeko ariketak,...
Euskadiko orkestra sinfonikoak, musika familian goxatzeko aukera ematen digu. Entzuleak, musika-unibertsoan murgiltzea saiatuko dira, ematen dituzten kontzertuen bidez.Aurtengo programazioa begiratu eta apunta zaitez!!!
Musika heziketa egoki bat lortzeko, komenigarria da musikaren alde ludikoa oinarritzat hartzea egiten ditugun ekintzetan. Horretarako, mila joku eta jarduera musikal dibertigarri topatuko ditugu. Teknologia berriei esker, musika sarean ere ikasi dezakegu era eta aukera zabalak ematen dizkigu: ariketa musikalak
Kaixo, Ainara Yagüe naiz, santurtziarra. Nere Blog honetan, musika izango da gai nagusia (bai umeentzako musika bai nagusientzako musika).Blog-ean topatuko dituzu hainbat lotura desberdin, informazio iturri garrantzitsu zuentzat izatea espero dudana.Mila esker!